Batera is better.
MATX gara, kreditu fiskalen lagapenaren bidezko finantzaketan espezializatutako plataforma. I+G, kultura eta ingurumena oinarri duten proiektuak sustatzen laguntzen dugu.
Badaude lurraldea eraldatu dezaketen proiektuak.
Baita hori posible egin dezaketen enpresak ere. Zailena ez da existitzea, segurtasunez, irizpidez eta gauzatze-ahalmenaren egitea baizik.
Horregatik sortu da MATX. Zerga-kredituen lagapen merkatuak lankidetza, segurtasun eta arrakasta probabilitate handiagoarekin funtziona dezan lan egiten dugu.
Hauxe da proiektu bakoitzean aholkatu eta lagunduko dizun lege- eta zerga-alorreko lantaldea.

Amaia Legorburu
CEO & CoFounder

Aitor Zubizarreta
Legal Consultant

Elixabet Fontaneda
Tax Consultant

Alicia Ruíz
Tax Specialist

Lola González
Business Development Analyst
Gure lana ulertzeko dugun modua.
Elkarlana ez da hautazkoa
Bakoitza bere aldetik doanean, ez dira aukerak sortzen. Egitura eta konexioa badago baina, merkatuak hobeto funtzionatzen du.
Zorroztasuna guztiaren oinarri
Segurtasun juridikorik gabe, ez dago konfiantzarik. Konfiantzarik gabe, ez dago operaziorik.
Denak ez du balio
Proiektuak eta operazioak irizpidez hautatzen ditugu, oportunismotik ihesi eta etorkizunerako aukerak sustatuz. Izan ere, egituraketa-akats batek arriskua sortzen eta merkatua kaltetzen du.
Ez gara bitartekariak
Ixteko aukera handia duten operazioak diseinatzen eta aholkatzen ditugu. Balioa ematen duten eragileekin bakarrik sinisten dugu lankidetza-ekosisteman. Bat gehi bat, bi baino askoz gehiago da. Eta elkarrekin aritzea ona da guztiontzat.
Merkatuak sistema bat behar du
Konfiantza ezin da pertsona batzuen edo kontaktuen menpe egon. Prozesuetan, estandarretan eta egituran oinarritu behar du.
Teknologiak ez du irizpidea ordezten
Akatsak murrizteko eta prozesuak hobetzeko erabiltzen dugu. Erabakiak eta tratua baina, inoiz baino gizatiarragoak dira.
Lurraldean aktibatzen den kapitala
Ez da soilik proiektuen finantzaketa. Lurraldean berrikuntza, kultura eta jasangarritasunerantz baliabideak zuzentzea da. Inpaktua non gertatzen den erabakitzea.
2020az geroztik, finantzaketa aktibatuz.
Zerga-kredituen lagapenean oinarritutako finantzaketaren bidez sustatutako I+G-, kultura- eta ingurumen-alorreko proiektuak. Zorroztasunez aholkatutako eta lurraldean benetako inpaktua sortzera bideratutako operazioak.
Proiektuetarako gure aholkularitzarekin lortutako finantzaketa, enpresen eta lurraldearen baliozko egitasmoen arteko loturari esker.
Proiektuak arrakastaz aholkatu ditugu lankidetzan, irizpide partekatuetan eta segurtasun juridikoan oinarritutako ereduari esker.